Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

edurne

09/11/2008 GMT 1

iritzi artikulua 3

edurne_2-3-07 @ 09:40

JASANEZINA JASATERA BEHARTUTA

Edurne Caballero

Izaskunek dio lanean mobbin-a egiten diola bere nagusiak haurdunaldiaren ondoren egunak hartzeagatik, lankideekin hitz egiteagatik,… lana ongi egiten ez duela, bere bizitza pribatuan sartzen da, lanean jarraitu nahi badu egunak ez hartzeko esaten dio eta mehatxatu egiten du Izaskun esanez ez duela kalera botako bera joango zela bakarrik horrela ez ziolako dirurik eman beharko.Normala den bezala Izaskuni horrek kalte egin dio eta hasieratik egoera hori kontrolatu eta moztu izan balu orain ez zen dagoen moduan egongo.
Alde batetik normala da nagusiari kasu egitea eta agian horregatik ez du moztu egoera gainera beldurragatik ere izan daiteke, kaleratua izatearen beldurragatik. Bestalde, nire ustez beldur horiek kendu eta nagusiarekin hitz egin beharko luke, hori gaizki ateraz gero laguntza bilatu edo salaketa bat jarri beharko luke baina ongi pentsatuta ez da batere erraza beldurrak alde batera utzi eta aurre egitea.
Salatzea oso zaila da, pertsona gutxik lortzen dutelako esaten dutena frogatzeko frogak edukitzea eta nire ustez egia da zail adela frogatzeko norbaiten ziurtatu behar duelako baina pentsatzen dut ahalegina ez dagoela soberan, ala ere pertsona batzuk salaketak jartzen dituzte eta gero gezurra dela konturatzen direnean beste batzuei sinestea zailago jartzen dute.
Hori gertatzen zaien pertsonei azkenerako esaten dieten guztia sinetsi egiten dute eta bizitza pertsonalean kate egiten diete adibidez beraien denbora librean ere horretan pentsatzen egotea, lo egiteko arazoak edukitzea…nire ustez horrek bizitza hondatzen du eta ez dago ongi besteei horrelakoak egitea.Horrelakoetan autolaguntza elkarteetara joan behar dela uste dut arazoa hobeto eramaten ikastera.
Nire ustez empresa buruek horrelako kasuetarako prebentzioak jarria behar lituzkete batez ere kasu gehiago egoten den lan sektoreetan.
Salatu eta kasua irabazten bada 30.000 mila euro inguru ematen ditu egoera hasi duenak eta nire ustez ez da nahikoa mobbin-a egiten dutenek hori bakarrik egiten bestea errekonpentsatzeko.
Nire ondorioa da guztiekin ongi egoten eta pertsonak bezala besteak tratatzen ikasi behar dugula horrelako kasuak saihesteko.

27/10/2008 GMT 1

kritika literarioa ipuin lizunak

edurne_2-3-07 @ 17:24

Ipuin lizunak

Edurne Caballero

Ipuin lizunak Aitor Aranak idatzitako testuak dira.Aitor Legazpin jaio zen Gipuzkoan,1963-ko abenduak 21-ean.Aitor euskal idazlea da eta ekialdeko nafarrera aztertu du batez ere.Beste lan batzuk ere egin izan ditu adibidez Gaueko Ostadarra,historia lazgarria…
Testu hauen gaia sexua da baina sexua gauza nazkagarriekin nahasia,hildakoak…daudelako.1640-ekoa testu bat eta beste biak ere aspaldikoak direla esango nuke.Lehenengo testuan neskato eta mutiko batzuen istorioa kontatzen da mutilak nahi zuena eta ondoren aitak egiten duena.Bigarrenean “frankestein” istorio antzekoa kontatzen da baina sexua barne dela.Hirugarrenean bikote batzuena kontatzen da neskak sexua egingo dutela zin egiten dio eta mutilak neskaren hitza betetzen du.
Testu hauetako gaia sexua da.
Pertsonaiak gezurretakoak dira, irakurketa erraza da ez da korapilatsua ulertzeko erraza da. Hiztegia ulergarria da hitz errazak ditu. Nire iritzia da nazka pixka bat ematen duela irakurtzean baina ongi daude eta barreak egin ditut,istorioak gustatu zaizkit eta gomendatzen ditut barre asko egiteko.

12/10/2008 GMT 1

iritzi artikulua 1

edurne_2-3-07 @ 23:30

Edurne Caballero

Mehatxuek ilundutako bizitza

Ez dut ulertzen gizonek emakumea horrela tratatzea, hasieran biak maite dira seme-alabak eduki ditzakete etxea…hau da bizitza bat. Zer aldatzen da hori guztia infernu batean bilakatzeko? Zer egiten du emakumeak gaizki zigor hori jasotzeko? Eta zer gertatzen zaio gizonari horrelako astakeria egiteko? Zer egiten du ertzainak, poliziak? Erantzunik gabeko galdera mordoa, erantzunik gabe jarraituko dutenak.
Ez dakit zergatik jartzen dituzten salaketak emakumeek ez badute ezertarako balio, laguntza eskatzeko kampaina pila bat baina salatu ondoren zer egin behar da laguntza edukitzeko inork ez badu ezer egin behar zugatik. Kritika honen bidez eskatu nahi dudana da beldur diren emakumeak lagunduak izatea, poliziagatik noski, poliziak maltratatzaileak atxilotzea eta laguntza psikologikoa ematea emakumea gutxiezten duten guztiei, agian hori da amets gaizto hau amaitzeko bide bakarra, hori edo emakumeok berdin egitea tratu txarrak ematen dituenari. Hau da tratu txarrak jasotzen dituen emakumeak senarra edo bikotea jotzea edo hiltzea baina horrek ez du zentzu handirik azkenean berdin egitea ere gaizki dagoelako.
Edozeinek norbaiti jotzean, mehatxatzean edo tratu txarrak ematean arazoa duela ez bada konturatzen hori ikustarazi behar zaio ez berriro ere gertatzeko eta agian heriotza bat saihesteko.
Nire ustez umeei txikitatik erakutsi behar zaie jotzea gaizki dagoela eta balore batzuk eman behar zaizkie handitan astakeriak egin ez ditzaten eta emakumea errespetatzeko.
Neurriak hartu beharra dago emakume gehiagoren heriotza saihesteko eta hori ez da gure lana poliziarena baizik, arazoa da poliziek badakitela gertatzen dena baina orduan zer gertatzen da, ezer,ezer eta ezer, eta gertatzen bada tratu txarrak ematen dituenaren parte jartzen direla ematen du,ea noiz konturatzen diren arauak aldatu beharra dagoela heriotz eta gaizki bizi diren emakumeen tasak jaisteko,ez dut uste inork horrela bizitzea merezi duenik gainera emakumeak senarra edo bikotea zaindu, janaria egin, arropa garbitu,etxea garbitu…eta hori guztia egin ondoren, beragatik bikoteagatik horrela esskertzea jipoia emanez ez dago inolako eskubiderik hori egiteko.

kritika literarioa

edurne_2-3-07 @ 09:48

Pololuak
Poxpolinen lurrina

Idazlearen izena Patxi Gallego Palacios da, 1973-ko apirilaren 10-ean jaio zen Errenterian, Gipuzkoan. Komikigilea da eta Leioan ikasi zituen arte ederrak komiki tirak egin izan ohi ditu aldizkarientzat eta Xabinator-en helduentzako komikiak idazten hasi zen 2004-ean.
Istorioa heroi bati buruzkoa da Xabinator izena du eta euskal poxpolinak ditu gustuko,baina urteak daramatzanez harreman sexualik gabe homeopatiarengana joan da arazoa konpontzeko.
Bestetik Kariñe daukagu euskal herria maite duen poxpolina bat baina bere mutila ez du hain gustuko astapotroa dela iruditzen zaiolako, beti kexaka dago bere mutilak beti berbera egiten diolako asper-asper egina baitago.
Sexua da komiki honetako gai nagusia.
Pertsonaiak irrealak dira Patxik asmatuak.
Irakurketa lineala egin zait ongi ulertu dudalako, hitz hauetako batzuk ez ditut erabiltzen baina ulertzen ditut.
Gustatu zait horrelako testua irakurtzea ez zaidalako beste testu batzuk bezain pisua egin irakurtzeko orduan, nire ustez horrelako gaiekin interes handiagoa jartzen zaio irakurtzen ari zarenari, gure adinarekin gai honetaz gehiago hitz egiten delako beste batzuetaz baino.

iritzi artikulua

edurne_2-3-07 @ 09:46

Ordu magikoa

Nire ustez bularra ematearen alde egon beharko ginateke guztiok gauza edo ekintza naturala delako, gaitera testuan ongi azaltzen duen moduan umearen osasunerako egokia dela diote,nire iritzia baiezkoa da. Animali ugaztunek bere kumeei titia ematen diete eta animaliek hori egiten badute,guk zergatik ez?
Emakumeon gorputza gaztetatik hasten da prestatzen umeak izateko aldakak zabaltzen zaizkigu umea ongi ateratzeko,koipe pixka bat gordetzen du gorputzak umea tripa barruan dagoenean jan dezan eta titiak hazten zaizkigu esnea sortu eta gordetzeko. Gorputzak lan guzti hori egiten du umea osasuntsu egoteko orduan zergatik emakume batzuk ez diete umeei esnea ematen ez zait batere ongi iruditzen. Naturak hori egiten badu zerbaitegatik izango da, hau da umeari proteina, bitaminak…emateko,eta aurreko hauek baditu osasuntsu haziko da.
Niri, amak bularra eman zidan eta nire anaiari ere, suposatzen dut beste ia guztiei bezala horregatik nik seme-alabak izaten ditudanean bularra emango diet oberena iruditzen zaidalako.
Oso garrantzitsua dela iruditzen zait emakumeak umea edukitzen duenean, umearen lehenengo orduetan ama egotea berarekin eta ordutik saiatu eta erakutsi behar zaio umeari bularra artzen, momentu horietan umeak oso azkar ikasten duelako jaten,ala ere momentu horiek dira zailenak emakumearentzat beldurra sentitu oi delako umeari mina egitea,itotzea…baina ala ere nik gomendatu egiten dut bularra ematea umeak behar duena amaren esnea delako eta ez nonbaiten prestatutako esnea.
Bukatzeko, esne ligaren organizazioaz hitz egingo dut honetaz esan beharra dago oso lan polita egiten dutela eta oso lagungarria ere, organizazio honek eta beste batzuk esaterako WABAK(edoskitzearen aldeko munduko batasunak), egiten dutena bularra emakeko zer egin behar den esatea da umea non eta nola jarri ez minik hartzeko,z itotzeko …azken batean egiten dutena bularra nola ematen den irakastea da.Egia esan lagungarria da norbaitek gauza horiek irakastea umeari min emateko beldurra kendu dezaten emakumeek.
Artikulu polita iruditu zait irakurritakoa gauzak ikasi ditudalako adibidez ez nekien organizazio hauek zeudenik.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!